Urduñako espetxean berreskuratutako biktimak 1937-1941
BERRESKURATUTAKO BIKTIMAK
Hiru desobiratze-kanpainetan, 2014, 2022 eta 2024ean, Urduñako kontzentrazio-esparruan eta espetxe frankistan 1937 eta 1941 artean hildako 93 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira, guztiak gizonezkoak.
Dokumentazioaren eta aztarnen azterketaren arabera, berreskuratutako gorpuzkiak 1941eko urtarrila eta uztaila bitartean hil ziren presoenak dira.
Gogora Institutuaren ekimena pertsona horien ondorengoak aurkitzea da DNA laginak jaso eta berreskuratutako gorpuzkien identifikazio genetikoa egin ahal izateko.
Azken aldaketako data:

