Urduñako espetxean identifikatutako biktimak 1937-1941
IDENTIFIKAZIOAK (identifikazio dataren arabera antolatuak)
- Fructuoso Llorens Tolosano, Urduñan identifikatutako lehenengo pertsoa da, Badajozko Fuente de Maestrokoa zen. Nekazaria, 55 urte zituen, ezkonduta zegoen eta 4 alabaren aita zen.
Etxetik atera zuten eta familiak ez zuen haren beste berririk izan.
Gorpuzkia familiari eman zitzaion 2023ko uztailaren 29an Urduñako Duintasunaren Kolunbarioan egindako ekitaldian. - Manuel Del Amo Jiménez, Villagonzalokoa (Badajoz). 48 urte zituen, nekazaria zen, ezkonduta zegoen eta 4 seme-alaba zituen.
30 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten matxinada delitu batengatik. - Salvador Del Amo Jiménez, Manuelen anaia, hau ere Villagonzalorena, Badajoz. 52 urte zituen, ezkonduta eta 3 seme-alabarekin. Nekazaria ere bai.
20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten matxinadan laguntzea egotzita.
Manuel eta Salvador anaiak Castuerako (Badajoz) Espetxe Zentralean sartu zituzten 1939ko azaroaren 13an, eta urte bereko abenduan Urduñako Espetxe Zentralera eraman zituzten. Han hil ziren 1941ean, Salvador martxoaren 13an eta Manuel apirilaren 5ean.
Bien gorpuzkiak familiari eman zitzaizkion 2023ko uztailaren 29an Urduñako Duintasunaren Kolunbarioan egindako ekitaldian. - Alejandro Gómez Hidalgo, Toledoko Carpio de Tajo herrikoa. 50 urte zituen, ezkonduta eta 4 seme-alabarekin. Nekazaria.
Toledon egindako gerra-kontseilu batek 12 urteko kartzela-zigorra ezarri zion. 1938ko abenduaren 7an sartu zuten Toledoko Probintzia Espetxean, eta 1939ko abenduaren 5ean Urduñako Espetxe Zentralera eraman zuten; 1941eko martxoaren 16an hil zen.
Gorpuzkia familiari eman zitzaion 2023ko uztailaren 29an Urduñako Duintasunaren Kolunbarioan egindako ekitaldian. - Alfonso Tena Prieto, Don Álvarokoa, Badajoz. 47 urteko nekazaria, ezkondua eta 8 seme-alabaren aita. 1939ko abenduaren 29an sartu zuten Castuerako Espetxe Zentralean; gero, 1940ko otsailaren 3an, Urduñara eraman zuten, eta 1941eko martxoaren 23an hil zen.
Gorpuzkia familiari eman zitzaion 2023ko uztailaren 29an Urduñako Duintasunaren Kolunbarioan egindako ekitaldian. - Domingo Galindo González La Morerakoa (Badajoz) zen. 45 urte zituen Urduñako espetxean hil zenean, 1941eko martxoaren 8an. Lau seme-alaben aita zen.
Bere gorpuzkia familiari eman zitzaion 2023ko azaroan, bere herrian. - Inocencio Gallardo Rebolledo da bigarren identifikatua. Magacelakoa zen (Badajoz), 56 urte zituen Urduñako espetxean hil zenean, 1941eko martxoaren 29an.
Hiru semeren aita zen. Bere gorpuzkia familiari eman zitzaion 2023ko azaroan, bere herrian. - Bernardo Rodríguez Rincón, Campanariokoa, Badajoz. Bernardo Rodríguez Rinconen gorpuzkiak 2022ko abenduan berreskuratu zituzten, Urduñako hilerrian egindako desobiratze lanetan. Campanariokoa zen (Badajoz), nekazaria, 5 seme-alabaren aita.
Atxilotu eta hainbat espetxetatik igaro ondoren, Urduñako espetxera eraman zuten, eta 1941eko martxoaren 20an hil zen, 60 urte zituela.
Bere gorpuzkiak familiari eman zitzaizkion, Legorretan, familia bizi den herrian, 2023ko abenduaren 12an. - Francisco de la Cruz Orellana, jaiotzez Quintana de la Serenakoa (Badajoz). Nekazaria, ezkondua, 2 seme-alabaren aita, atxilotu egin zuten, eta Badajozen hainbat espetxetatik igaro ondoren, Urduñako Espetxe Zentralera eraman zuten 1940ko urtarrilaren 31n.
Handik urtebetera hil zen, 1941eko apirilaren 17an, 68 urte zituela.
Bere gorpuzkiak familiari eman zitzaizkion Urduñako Kolunbarioan egindako ekitaldian 2023ko abenduaren 20an. - José María Hidalgo Balsera, Quintana de la Serenakoa, Badajoz. Nekazaria zen, UGT sindikatuan afiliatua 1941ko apirilaren 3an hil zen Urduñako kartzelan.
Castuerako kartzelatik eraman zuten Urduñakora.
Bere gorpuzkiak identifikatu eta familiari eman zitzaizkion 2024ko ekainean. - Ramon Torres Donoso Santa Amaliakoa zen (Badajoz) eta Urduñako espetxeko beste biktima asko bezala, Badajozeko Castuera kontzentrazio-esparrutik ekarri zuten. Dokumentazioaren arabera, kontzentrazio-esparruan eta Urduñako espetxean hildako 225 lagunetatik 102 Castuerako esparrutik eraman zituzten.
Ramon nekazaria zen, UGT sindikatuko afiliatua, ezkonduta zegoen, eta bost seme-alaba izan zituzten. Gerra Kontseiluak epaitua, 16 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten matxinada delitua egotzita. 1939ko urrian Castueran zegoen preso eta hilabete geroago, Urduñako Espetxe Zentralera eraman zuten. 1941eko martxoaren 15ean hil zen, 38 urte zituela, espetxe-sistema frankistaren biktima.
Gorpuzkiak familiari eman zitzaizkion 2024ko irailaren 22an, Urduñako Duintasunaren Kolunbarioan. - Antonio Bootello Negrete, Pizarrako (Malaga) bizilaguna, nekazaria zen, ezkonduta zegoen eta 2 seme-alabaren aita zen. Matxinadari laguntzea leporatuta, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta 1939ko abenduaren 5ean Urduñan espetxeratu, Castuerako Espetxe Zentraletik ekarrita. Hara, Malagako probintzia-espetxetik eraman zuten.
1941eko martxoaren 22an hil zen, gripeak jota, 45 urte zituela.
2022ko abenduan desobiratu ziren bere gorpuzkiak Urduñako hilerritik eta, identifikatu ostean, familiari eman zitzaizkion 2025eko maiatzean, bere herrian. - Aquilino Flores Bautista, jaiotzez Valencia de las Torresekoa (Badajoz), lanbidez jornalaria zen, ezkondua eta 2 seme-alaben aita.
Matxinadagatik 12 urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri zioten, eta 1940ko abenduaren 6an Urduñan espetxeratu zuten, Castuerako Espetxe Zentraletik hara bidalita.
1941eko martxoaren 12an hil zen, dokumentazio historikoaren arabera, erreumaz, 38 urte zituela.
2022ko abenduan desobiratu ziren bere gorpuzkiak Urduñako hilerritik eta, identifikatu ostean, familiari eman zitzaizkion 2025eko maiatzean. - José Gómez Narváez, Castuerakoa zen (Badajoz) eta La Haban (Badajoz) bizi zen; arotza lanbidez, ezkonduta zegoen eta 4 seme-alaba zituen. Matxinadari laguntzea leporatuta 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta 1940ko otsailaren 25ean Urduñan espetxeratu zuten, Villanueva de la Serenako (Badajoz) Alderdi-Espetxetik ekarrita.
1941eko apirilaren 6an hil zen, 50 urte zituela, eta, espedientean jasotzen denez, abitaminosiak jota.
Haren gorpuzkiak Urduñako hilerrian desobiratu ziren, azken indusketa-kanpainan, 2024ko abenduan eta, identifikatu ostean, familiari eman zitzaizkion2025eko maiatzean. - José Pozo García, Aceuchalekoa (Badajoz), lanbidez jornalaria, ezkonduta zegoen eta seme bat zuen.
1940ko martxoaren 11n sartu zen Urduñan, Almendralejoko Udal Gordailutik eramanda.
1941eko martxoaren 12an hil zen, 48 urte zituela.
Urduñako hilerritik atera zituzten gorpuzkiak 2022ko abenduan eta, identifikatu ostean, familiari eman zitzaizkion 2025eko maiatzean, bere herrian. - Zoilo Villar Toledo, jaiotzez Torrenuevakoa (Ciudad Real), lanbidez harakina zen, ezkonduta zegoen eta 7 seme-alaba zituen.
1939ko abenduaren 31n espetxeratu zuten Urduñan, Valdepeñasko Partidu Presondegitik ekarrita, 1939ko apirilaren 8an preso hartu ostean.
1941eko martxoaren 12an hil zen, garuneko enbolia baten ondorioz, 59 urte zituela.
2022ko abenduan berreskuratu zituzten gorpuzkiak Urduñako hilerritik, eta, identifikatu ostean, familiari eman zitzaizkion 2025eko maiatzean. - Manuel Vivas Fernández, jaiotzez Villagonzalokoa (Badajoz), lanbidez jornalaria, ezkonduta zegoen eta 4 seme-alaba zituen.
1939ko abenduaren 8an espetxeratu zuten Urduñan, Castuerako Espetxe Zentraletik, eta 1939ko azaroaren 13an sartu zen bertan.
1941eko apirilaren 14an hil zen, 46 urte zituela.
2022ko abenduan berreskuratu zituzten gorpuzkiak Urduñako hilerritik eta, identifikatu ostean, familiari eman zitzaizkion 2025eko maiatzean. - Juan Frias Martin, Alfanaten, Malagan, jaio eta bizi zen. Nekazaria zen ogibidez, ezkonduta zegoen eta bikoteak 5 seme-alaba izan zituen.
Gerra Kontseiluak epaitu eta 12 urte eta egun batez preso egotera kondenatu zuen, 1937ko maiatzean, matxinadari laguntza ematea leporatuta. 1939ko azaroan Urduñako Espetxe Zentralean espetxeratu zuten, Malagako Espetxe Probintzialetik ekarrita.
Urduñan hil zen 1941eko martxoaren 31n, 39 urte zituela. - Faustino Aguado Serrano, Tomellosokoa (Ciudad Real), ezkondua eta 5 seme-alabaren aita.
1940ko martxoaren 7an eraman zuten Alcazar de San Juaneko espetxetik Urduñara, eta 1941eko apirilaren 15ean hil zen, 47 urte zituela. - Miguel Fuentes Molina,Mirandillan (Badajoz) jaioa, lanbidez nekazaria zen.
1939-04-21ean, Mirandillako Udal Gordailutik Meridako Alderdi Espetxera eraman zuten eta, hilabete batzuk beranduago, urriaren 26an, Castuerako Presoen Kontzentrazio Esparrura eraman zuten.
Azkenik, 1939ko abenduaren 8an, Urduñako espetxera eraman zuten, eta bertan hil zen, 26 urte zituela, 1941eko maiatzaren 28an, abitaminosiak eraginda, heriotza-ziurtagiriaren arabera. - Manuel Guillén Expósito, Jaiotzez Badajoz hirikoa zen, lanbidez guardia zibila, ezkonduta zegoen eta bikoteak 6 seme-alaba izan zituen.
1940ko urtarrilaren 11an Urduñako espetxean sartu zuten Ciudad Realeko espetxetik.
Heriotza-ziurtagiriaren arabera, 1941eko martxoaren 30ean hil zen urdaileko ultzeraren ondorioz, 42 urte zituela. - Antonio Monge Crucera, Medellinen (Badajoz) jaioa, lanbidez nekazaria zen, ezkonduta zegoen eta 5 seme-alaba zituen bikoteak.
1939ko urriaren 10ean espetxeratu zuten Castueran, Meridako Alderdiaren Espetxetik.
1939ko abenduaren 8an Urduñako espetxean sartu eta han hil zen 1941eko apirilaren 16an, 58 urte zituela.
Bere gorpuzkiak 2014an berreskuratu ziren Urduñako hilerritik, eta identifikatu gabe zeudenez, 2022tik Urduñako Duintasunaren Kolunbarioan ehortzita egon dira familiari eman zaizkion arte. - Mariano Gutiérrez Segura, jaiotzez Argamasilla de Calatravakoa (Ciudad Real), lanbidez putzugilea, ezkondua eta senar-emazteek 3 seme-alaba izan zituzten.
1939ko ekainaren 26an Almodovar del Campoko (Ciudad Real) Partiduko Espetxean espetxeratu eta Urduñako Espetxe Zentralera eraman zuten 1940ko martxoaren 8an, eta bertan hil zen, kolezistitisak jota, 1941eko maiatzaren 14an.
Bere gorpuzkia Urduñako Duintasunaren kolunbarioan daudenetako bat da, 2014an desobiratutakoa. - Manuel León Gómez, Valenzuela de Calatravan (Ciudad Real) jaio zen, ezkondua eta bi seme-alaben aita zen. 1939ko maiatzaren 1ean sartu zuten Almagroko Espetxe Probintzialean, matxinadarekin bat egitea egotzita, eta 30 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten.
1939ko abenduaren 7an Urduñako Espetxe Zentralera eraman zuten, eta bertan hil zen 1941eko apirilaren 19an, 57 urte zituela, garuneko odoljarioaren ondorioz, heriotza-ziurtagiriaren arabera.
Identifikazio-prozesua 2025eko bigarren seihilekoan burutu da, ondorengoek emandako lagin genetikoak aztertu eta erkatu ondoren.
Manuelen gorpuzkiak 2014ko udan egindako desobiratzean berreskuratu ziren eta Urduñako Duintasunaren Kolunbarioan zeuden hilobiratuak 2022ko uztailetik, espazioa inauguratu zenetik,
Familiak 2025eko urtarrilaren 16an jaso ditu gorpuzkiak.
Azken aldaketako data:

