Proiektuak

Memoriaran Ibilbideak: Bilboko Burdin Hesia eta Defentsak

1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarraren ondoren, tropa frankistak abiada bizian ari ziren aurrera egiten, Bizkaia mehatxupean hartuz. Hori ikusirik, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen Bizkaian ordura arte inoiz eraiki gabeko azpiegiturarik handiena sortzea, hain zuzen ere ferra-itxurako defentsa-lerro bat, 80 km luze gutxi gorabehera, lubakiek, alanbre-hesiek, metrailadoreedo mortero-kokaguneek, gotorlekuek, babeslekuek eta aterpeek osatutakoa.

Bilbo eta inguruak babesteko helburua zuen, gune estrategikoak barne, hala nola Abrako portua, Lamiakoko eta Sondikako aerodromoak, eta Bilboko ura (Zolloko urtegia) eta elektrizitatea (Burtzeñako zentrala) hornitzeko azpiegitura nagusiak.

Lanak 1936ko urrian hasi ziren, milaka pertsonaren parte-hartzearekin. Gehienak errefuxiatu eta zibilak ziren, adin militarretik kanpo zeuden 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako gizonak eta adin guztietako emakumeak. Zuzendariez gain, langile kualifikatuek, peoiek, garraiatzaileek eta zaindariek ere jardun zuten lanean, besteak beste.


Baina… Zer ziren burdin hesia eta Bilboko defentsak? [PDF 2.250 kb.]

Bilboko defentsa lerroa. Bilboko Burdin hesia [PDF 2.560 kb.] (leiho berri batean irekitzen da)

Albisteak

Bilboko Burdin Hesia eta Defentsak