Urduñako espetxe-biktimak identifikatzeko prozesua 1937-1941
Urduñako (Bizkaia) hilerrian 93 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira, guztiak gizonezkoak, herriko kontzentrazio-esparruan eta espetxe frankistan hildakoak, 1937 eta 1941 artean.
Orain arte 17 pertsonaren gorpuzkiak identifikatu dira, eta horietako 11 dagoeneko eman zaizkie haien familiei.
Identifikazio gehiago lortzeko, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak aldi horretan Urduñan hildako presoen senideak aurkitu eta haiekin harremanetan jarri nahi du; bereziki, 1941eko urtarriletik uztailera bitartean Urduñako Espetxe Zentralean hil ziren presoen senideak bilatzen ditu.
Horretarako, Gogora Institutuak izen-abizenak, jatorria eta heriotza-data jasotzen dituen zerrenda du.
Urduñako biktimen identifikazioari buruzko ohiko galderak
Osoa(bilatzeko, sakatu Control + F eta tekleatu bilatu beharreko abizena)
Urduñako kontzentrazio-esparruaren eta espetxearen kasuan, 1937 eta 1941 bitartean hildako 225 presori buruzko dokumentazioa gordetzen da, haien izen-abizenekin eta jatorriarekin.
Aurretiazko desobiratzeei buruzko ikerketak eta dokumentazioak adierazten dute berreskuratutako gorpuzkiak 1941eko urtarrila eta uztaila bitartean hildako presoenak direla.
Identifikatu gabeko hezur-hondarrak norenak diren egiaztatu ahal izateko, lagin genetiko bat behar da, bizirik dagoen senitarteko baten listuaren bidez lortzen dena, hobitik ateratako hezur-hondarretatik ateratako lagin genetikoarekin alderatu ahal izateko.
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuarekin harremanetan jartzea, posta elektronikoz edo telefono bidez:
gogora@euskadi.eus
+34 944 032845
Ahal dela, biktimaren seme-alaba batek eman dezake. Hortik aurrera, biktimaren oinordeko gizonezkoak izatea hobesten da; anaia, iloba, edo biloba.
Horrelako ondorengorik ez balego, amaren bidetik ere izan litezke emaile ilobak eta, azkenik, amaren bidetik ilobak.
Kontuan izan behar da identifikazioa biktimarengandik ahalik eta hurbilen dauden ahaidetasun-loturak dituzten senideen eskuragarritasunaren araberakoa dela. Senideak urrutikoak direnean, identifikatzeko aukera nabarmen murrizten da.
Lagin genetikoa listuaren bidez ematen da, makilatxo batekin. Metodo erraza eta ez du minik ematen.
Gogora Institutuak kasua dokumentatu ondoren, kit bat helaraziko dizu, lagina hartzeko isipuarekin, behar bezala egiteko jarraibideekin eta lagina laborategi genetikora bidaltzeko erraztasunekin. Bertan, lagina aztertu eta erkatuko dute.
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuarekin harremanetan jarrita
gogora@euskadi.eus
+34 944 032845
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua harremanetan jarriko da familiarekin, senidearen identifikazioa jakinarazteko. Familiak erabakiko du non lurperatu nahi dituen gorpuzkiak. Gogora Institutuak familiari lagunduko dio prozesu horretan, eta gorpuzkia helarazteko beharrezko zereginez arduratuko da.
Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa Urduñako hilerritik ateratako hezur-hondarrak gordetzen dituzten horma-hobiek osatzen dute; 1937-1941 bitartean hil ziren herriko kontzentrazio-esparruan eta espetxean.
Gune hori familien eskura dago, nahi izanez gero, senitartekoaren gorpuzkiak lurperatu ahal izateko. Erabilitako nitxo bakoitza hildakoaren izenarekin pertsonalizatzen da.
Urduñako Kolunbarioa oroimenerako lekua ere bada, udal hilerriaren ondoan, eta bertan, informazio-panelen bidez, frankismoaren espetxe-sistemako biktima horiek berreskuratzeko prozesua azaltzen da. Gainera, gune honetan pertsona horien guztien izenak ere azaltzen dira.
Kokapena Google Mapsen
Azken aldaketako data: